mahaian-01_granulatua

 


Anari Alberdi eta bere taldeak, udazken honetan, ZURE AURREKARI PENALAK, bere aurreko diskoari, EPILOGO BAT ontzea erabaki eta grabatu du.

Bertan sei abesti grabatu dituzte, Intro instrumental bat eta bost abesti berri. Aurreko diskoaren lotura moduan, bertan dira Joaquin Pascual, Ager Isunza, Ander Mujika eta Karlos Osinaga.

Horrez gain, Ruben Garatea, Joseba Irazoki eta Beñardo Goietxek ere parte hartu dute diskoan.

Musilkalki aurrekoari loturiko diskoa bada ere, hitzetan dago loturarik handiena. Anarire animalia izu eta ederra bi diskoetan harat-honat dabil, eta EPILOGO BAT honetan, bere bidean darrai.